XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baiña atsegiñak parrastan dauzkate, ia norberaren naitara dabiltza; ta, arrezkero beren lorrak gutxi oarrtzen dituzte.

3. Ala dala demagun; nai aña beukate: ¿noizarte irautekoak guziok al deritzazkizu? Kea bezela, adelatuko dira garatzazal orrek; eta beñolako pozunen oroirik ez da geldituko.

Bizi diranean ere, ez dira orrelakoetan samiñik, iguñik eta beldurrik gabe atsedeten.

Atsea datorrkien artatikantxe, sarritan min-nekea ere arrtzen dutelako.

Bidez ori gertatzen zaye; atse-billa ta ondoan okerr dabiltzan ezkero, lotsa ta samiñik gabe ez dezaten burutu.

4. ¡Zeñen laburr, zeñen izun, zeñen okerr ta zantarr diran atseginkeri oro! Ayek, baña, ordi ta itxu dirala-ta, ez dute oarrtzen; aitzitik ere, sengabeko abereak bezelaxe, bizitza ustelgarriaren atsegin urriagatik, gogoaren eriotzara yotzen dute.

Zu, ordea, ene seme ori, zure irrits-ondoren ez zoaz, ta zure naitik aldera egizu, Yauna ezazu atsegintzat; eta zure biotzak leskakena emango dizu.